XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6. Gabeko otoitza Aitaren eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean.Jaungoiko Guzialdunak gau on bat eta eriotz on bat digula. AMEN.
Ixillik ikusiko degu, gaurko egunean zer egin degun: - Eskerrak eman Jaunari, eman dizkigun gauza guztiengatik.
- Barka-eskatu egin ditugun oker guztiengatik, besteri egin diogun kalte, edo eman diogun min guztiagatik.
Eskerrak eman, nere gogo orrek, Jaun Onari, ez aaztu zenbat on egin dizun beti zuri.
Barkakor dezu, iñoiz bazera pekatari; indar emalle, gaxo bazaude edo eri.
Erruki utsa dario bere biotzari; ez da aserrekor, ta bai biotzaren azkorgarri.
Ez dio eusten auzitan beti bereari; ez dio eusten betiro bere sumiñari.
Ez digu egiten, pekatu-neurriz iñoiz guri; ez dio ordaiñik ematen gure erruari.
Goieran zenbat kentzen zeruak lur oneri; ain goi du Jaunak bere errukia, on danari.
Goiz eta arratsak ezin iñolaz jo elkarri; gure utsak ere ain urrutira Jaunak jarri.
Bai maitasuna aitak diona semeari; aundiagoa zeruko Aitak digu guri.
GORATZARREzoazte urrun gau ontan;
bego loturik etsaia,
Jaungoiko-guztiz onbera,
iguzu grazi au orain,